2011 | Ilargiaren bi aldeak

Ilargiaren alde bakoitzean bizitzak ezberdin taupatzen du

Gaztetxo 1, gerretara jolastuz dibertitzen da; gaztetxo 2k aldiz, jolas egiten du gerraz ahaztu ahal izateko.

Marra batzuek banatu egiten dute. Dena. Bitan. Hegoa eta Iparra; zuriak eta beltzak; azkarrak eta ergelak; handiak eta txikiak; zoriontsuak eta zorigabeak; aberatsak eta pobreak. Marra batzuk hesi dira. Marraren alde batean edo bestean. Marraz honuntza. Marraz haruntza. Ez pasa; ez sartu; ez zapaldu. Kontuz, marra! Marra batzuk ikusi litezke. Eta tolestu; eta borobildu, eta bihurritu, eta astindu. Marrak gainditu litezke, eta zapaldu, eta mugitu. Marren gainetik, marren azpitik, marretan barrena ibil gaitezke. Marra batzuk ikusezinak dira. Eta hala ere tolestu litezke; eta borobildu. Eta bihurritu eta astindu. Eta gainditu, zapaldu, mugitu. Eta marrak batu dezake. Eta ez banatu. Zer da marra, bi puntu elkartzen dituen lerroa besterik?

 

Fitxa Teknikoa

dramaturgia eta zuzendaritza: agurtzane intxaurraga
aktore-dantzariak: miren gaztañaga, amaia pascual
aktore-akrobata: maider yabar
koreografia: mirian perez cazabón
testuak: arantxa iturbe, agurtzane intxaurraga
raparen testua: uxue alberdi
musikaren ardura: makala d.j.
argiak: xabier lozano
irudiak: david bernués
jantziak: ramón garcía
atrezzoa: jabi tirado, mikel laskurain
espazio eszenikoa: agurtzane intxaurraga
diseinu grafikoa: laia
tenientearen ahotsa: mikel laskurain
ekoizpen zuzendaritza: hika
ekoizpen exekutiboa: mikel laskurain, hika
talde teknikoa: eragin
administrazioa: olite juaristi
banaketa: portal 71