2012 | Hitzak

hhihihHiru emakume, eta gizon bat, eta umea. Hiru emakume, bat eta bera izan litezkeenak…

Hiru emakume eta gizon bat. Eta umea. Emakume gaztea, maite duen gizonarekin ezkondu berria. Zorionaren ispilu. Emakume heldua, maite zuen gizonarekin aspaldi ezkondua, gatazka etengabean. Zorigaitzaren ispilu. Emakume zaharra, gizonik maite izan ote duen ahaztuta, zoramenaren ispilu, (baina ispiluaren atzean aske eta zoriontsu izan litekeela jakitun). Emakume gaztea ezkondu da maite eta desio duen gizonarekin, bizitza osoan zoriontsu izateko ilusioz. Emakume helduak jakin arazi nahi dio bera ere halaxe ezkondu zela orain urte batzuk, baina gero zerbaitek krak egin zuela harremanean. Emakume zaharrak berak egin zuen krak munduan gehien maite zuen pertsona galdu zuenean. Harrezkero, ez dio inori aholkurik ematen. Izar iheskorrak harrapatuz bizi da umearekin.

Dosierra

Fitxa Artistikoa

Egilea: Agurtzane Intxaurraga, Arantxa Iturberen kolaborazioarekin Itzulpena: Arantxa Iturbe
Antzezleak:

Emakumea 1: Ane Pikaza Emakumea 2: Ainhoa Aierbe Emakumea 3: Klara Badiola Emakumea 4: Agurtzane Intxaurraga Gizona: Jabi Barandiaran

Umearen ahotsa eta manipulazioa: Agurtzane Intxaurraga Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola

Musika originala: Fran Lasuen
Argiak: Xabier Lozano
Jantziak: Azegiñe Urigoitia
Espazio eszenikoa: Miren Intxaurraga
Espazio sonoroa: Fran Lasuen, Miren Intxaurraga.

Umearen panpina: Javi Tirado

Diseinu grafikoa: Laia

Eszenogra a errealizazioa: Eskenitek

Grabazio estudioa: Balea Musika

Ideiak Produkzioa: Hika
Talde teknikoa: Eragin Stac

Administrazioa: Asun Etxebarria

Banaketa: Amaia Kerexeta (633 25 22 00 - hika@hikateatroa.eus)