2017 | “Guernica”: garrasi lazgarri, bakearen ikur

Sabino Arana Fundazioak “Guernica” margolanaren unibertso sinbolikoa aintzatetsi eta saritu nahi du, iraganean gerraren izugarrikerien irudia zena gaur egun bakearen ikur esanguratsu bihurtu zaigulako. 1937ko udaberrian, euskal herri asko bonbardatu zituzten era sistematiko eta antolatuan herritarren artean izua zabaltzeko helburuz. Gaur egun, gogora ekarri eta omendu gura ditugun adintsuak, emakumeak eta neska-mutilak bonba, zartagailu, metrailadore eta suaren biktima izan ziren; zentzugabekeria, basakeria, ankerkeria eta faxismoaren moral ezaren biktima izan ziren. Dena dela, Pablo Picassoren etorri sortzaileak munduko biztanleen begien aurrean betikotu zuen gerrako krimen horien guztien irudia. Egun, “Guernica” margolana bakearen aldeko borrokaren ikurra da, nahiz eta hamaika gerraren ezbeharrak eta hondamendiak, iheslarien giza zoritxarrak eta pobreziaren nahiz berdintasun ezaren gaitz kronikoak ilundu egiten dituen gatazka historiko batzuen amaierak ekarritako argia.

 

FITXA ARTISTIKOA

Eszenan:

-Dantza: Oinkari Dantza Taldea

-Soinujolea: Iñaki Dieguez

-Perkusionista: Igor Telletxea

-Biolinjolea: Arkaitz Miner

-Sopranoa: Klara Mendizabal

-Aktorea: Miren Gojenola

-Margolari-artista: Jose Ramon Amondarain

-Abeslariak: Yumi Oyama, Ola Mobayed, Maddi Davila eta Daniela Echeverria

Diseinuan:

-Argiak: Xabier Lozano

-Soinu artista: Xabier Erkizia

-Bideoa: Iker Ugalde

-Testuak: A. Intxaurraga

-Atrezzoa eta jantziak: Xabier Mujika

-Kantuaren testua: Oihana Iguaran

-Zuzendaritza eta dramaturgia: A. Intxaurraga

-Ekoizpena: Hika Teatroa