Sormen prozesuaren parte izan

2014 urtean EABk (Euskal Aktoreen Batasuna – Sindicato de actores y actrices) “Antzerki Lehia” proiektutik datoz aurten Agurtzane Intxaurraga eta Belen Cruzek zuzendutako lanak.

Bi eskoleetan lan egitea antzerki zuzendariek eta aktore batzuk. Nerabe talde batek parte hartzea sormen prozesuan, euren ideiak plazaratuz. Modu horretan, dramaturgo gazte bihurtzea, euren eskola eta bizi-ingurunean puri-purian dauden gaik jorratuz: eskola jazarpena, sare sozialen erabilera, genero indarkeria gazteen artean, ea.

Dramaturgo gazteak profesionalen lanaren lekuko aktiboak izan dira prozesu osoan zehar.

Sortutako bi piezak egun berean erakutsiko dira Groseko Kultur Etxean eta parte hartu duten eskoletako ikasleak bertaratuko dira.

Sormen horretan landu diren gaien inguruko hausnarketa saioak sortzea da ideia, hezkuntzaren kontestuetan antzerkian espezialista den norbaitek ikus-entzuleekin elkarrizketarako aukera zabaldu eta dinamizatuaz. “Aulki beroaren” teknikaren erabilera proposatuz; ikusleek egindako galderei pertsonaiek erantzuten diote eta ez aktoreek. Fikzioak modu leunduak eskaintzen ditu zuzenki lantzeko hauskorrak edo konplexuak diren gaiak ukitzeko garaian.

Horrela, antzerkiaren bitartez, gazteek konfiantza eta babesa eskaintzen dituen espazioan izango dute hausnartzeko eta kontzientzia izateko abagunea, euren elkarbizitza uki dezaketen gai-sortak plazaratuaz.