2016 | Koadernoa Zuri

 

Koadernoaren hitzak lerroz lerro…

Begoña eta Arrate ahizpak dira. Hogei urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean. Arrate beheko bizilagunak deituta itzuli da, denboraldi bat baitarama hoska, soinu arraroak entzuten dituela esanez. Ama hil berria da eta hutsik behar luke etxeak. Baina Arratek Begoña aurkitzen du bertan. Ezustean. Afrikan bizi izan da urte askoz Begoña. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizia hankartetik zihoakiola konturatu zenean. Laguntza eskatu zion amari. Honek, ordea, lagundu aurretik mehatxu egin zion. Gertatutakoa bien artean geratuko zela hitz emanarazi egin zion. Egun batzuk geroago Begoñak ihes egingo du zulo ilun hartatik, giro itogarri horretatik. Urrutira. Afrikara.

 

Fitxa teknikoa

Egileak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
Ane Sextonen olerkiaren itzulpena: Harkaitz Cano (Susa Argitaletxea)
Antzezleak:
Itziar Ituño: Arrate
Miren Gojenola: Begoña / Gaixoa 1 / Gaixoa 2
Agurtzane Intxaurraga: Ama / Brijida / Manipulatzailea
Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
Zuzendari Laguntzailea: Tessa Andonegi
Musikaren Diseinua: Iñigo Telletxea
Argien Diseinua: Xabier Lozano
Espazio Eszenikoa: Miren Intxaurraga, Xabi Mujika
Koreografia: Miryam Perez Cazabón eta Jenni Perlaza
Jantzitegia: Xabi Mujika
Grafikaren diseinua: Atelier Laia
Promozio bideoa: Acrónica Producciones (David Bernues)
Argazkiak_Grafika: José Luis López de Zubiria
Argazkiak_Promozioa: Dani Blanco
Koordinazio Teknikoa: Xabi Mujika, Hika
Eszenografiaren Errealizazioa: Eskenitek
Talde Teknikoa: Eragin Stac
Komunikazioa: Amaia Kerexeta
Administrazioa: Asun Etxeberria
Ekoizpena eta Banaketa: Hika Teatroa
(633 25 22 00 – hika@hikateatroa.eus – Amaia Kerexeta)

 

Dosierra