2018 | Armairuko Apalak

“Armairuko apalak” antzerki pieza, “Sormenaren parte izan” EABk, Gipuzkoako Foru Diputazioaren babesarekin, bigarren hezkuntzako institutuetan aurrera eramaten ari den proiektuan eraiki da.

Sormenaren parte izan proiektuan besteak beste, bi izan dira helburuak:
1. Antzerkiarekiko zaletasuna piztu eta publiko berriak ekarri antzerkiaren eremura.
2. Antzerkia eskoletara eraman eta elkarrizketa eragiteko duen ahalmen pedagogikoa bultzatu.

Hikaren aspaldiko ardura da ere haur eta gazteeenganako bidea eraikitzea. Tarteka etxeko txikienei zuzendutako ikuskizunak sortu ditu eta beste batzuetan nerabeengana hurbildu da. Guztietan emanaldi irekiez gain, eskola emanaldiak eskaini ditu. Emanaldi hauek koaderno didaktiko bati lotuta doaz beti.

Halakoetan ohiko bidea, ordea, gazteak antzokira ekartzea izan dugu. “Sormen prozesuaren parte izan” egitasmoan, aldiz, kontrako bidea eraiki da. SORTZAILEOK JOAN GARA ESKOLARA. Gelan sartu gara, euren artean eseri eta guztiok batera nerabeek bizi dituzten egunerokoko korapilo edo konfliktoak partekatu ditugu.

Fitxa Artistikoa

Egilea: Agurtzane Intxaurraga.

Antzezle taldea:

Miren Gojenola: Nahia

Asier Sota: Julen

Mikel Ibarguren: Mikel

Jon Ander Alonso: Joseba

Iñigo Aranburu: Ioritz

 

 

 

Dosierra

Dosierra(EU)