TXARRIBODA (2018)

Garnacha de Haroko XXI Antzerki Lehiaketa
(abendua 2018):

Zuzendaritza Hoberenari saria.

Epaimahaiaren Ikuskizun Hoberenari bigarren saria.

Publikoaren Ikuskizun Hoberenari saria.

Ezkontza baten ospakizuna kontatzen duen narrazio basatia. Filtrorik gabe, modu zuzen eta lotsagabean. Itxurakeriak alde batera utzi eta zuzenean arauen apurketara joz. Azalkeriarekin ahaztu eta zuzenean haragira joz.

Dardara eta barrea eragiten duen kabareta, publiko anitzarengana iritsi dena. Areto berean, identitatea, familia edo lan-prekarietatea bezalako gaiengatik erakarritako gazteek adin ertaineko helduekin edo adinduekin egiten dute topo, ezkontza-ospakizun berean modu errazean parte hartuz.

Garatzen ari diren identitateen bilakaera, katarsi emozional bateratu batera eramanak.

Emanaldi bakoitzean kantuan eta dantzan parte hartzen duten tokian tokiko taldeekin elkarlana sustatzen du. Aktore eta parte-hartzaileek, elkarrekin, emanaldia ekitaldi bilakatzen dute.

Fitxa artistikoa

Egilea: aktoreen inprobisazioetatik abiatuta Agurtzane Intxaurragak idatzitako testua.
Kolaborazioa: Kepa Errasti
Kantuen letrak: Onintza Enbeita
Kantuak: Antxon Valverderen “Maitasunaz hil” kantuaren melodia; Anariren “Naufragoak”; Afu taldearen “Oxígeno” eta “Cumbia” kantuen melodia; Afu taldearen “Banoa”; Imanolen “Izarapean” kantuaren melodia. “Anteron” eta “Jon Zaharra” kantu herrikoien melodia.

Antzezle taldea:
Sandra Fdez. Agirre: Mirari emaztegaia eta Mertxera.
Patxi González: Patxi aita eta aitabitxia, Paco eta Tía Brijida.
Iñigo Aranbarri: Imanol senargaia eta Iña.
Kepa Errasti: Txusa ama-ordea eta Mila.
Juanjo Otero: Gari zerbitzaria, Manizaleseko lehengusuak eta Flores sargentua.
Iñaki Maruri: Koldobika pianisti, Mati Plast, Tia Gallega, Tio Sebastian eta langilea.

Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola
Argiak: Xabier Lozano
Jantziak: Oihana Legorburu
Eszenografia: Xabier Mujika.
Musika arregloak: Iñaki Maruri
Musika baseak: Iñaki Dieguez
“Cumbia” koreografia: Jenni Perlaza
Diseinu grafikoa: Santos Bregaña (Atelier Laia)
Kartelaren argazkiak: López de Zubiria
Promozio argazkiak: Egoitz Bengoetxea “Otxabi”
Promozioko bideoak: Acrónica producciones
Eszenografia errealizazioa: Eskenitek
Talde teknikoa: Eraginstac
Ekoizpen exekutiboa: Xabier Mujika, Hika.