HIRU SARI GARNACHA de HAROko XXI. JAIALDIAN

Garnacha de Haroko XXI. Antzerki Lehiaketan Zuzendaritza Hoberenari Saria, Epaimahaiaren Ikuskizun Hoberenari Bigarren Saria, eta Publikoaren Ikuskizun Hoberenari Saria eskuratu zituen Hika Teatroko zuzendari Agurtzane Intxaurragak “El Bodorrio” ikuskizunagatik.

Publikoaren Ikuskizun Hoberenari Saria eskuratzeko Alquibla Teatroren “Los Caciques”; Morboria Teatrok sortutako “De fuera vendrá quien de casa nos echará”, eta Txalo Produkzioak-en “Mandíbula Afilada” lehiatu ziren.

Zuzendaritza Hoberenari kategorian Antonio Saura (“Los caciques”) eta Pedro Álvarez-Ossorio (“Duelo a muerte del Marqués de Pickman”) ere izan ziren hautagai.

Agurtzane Intxaurraga Publikoaren Ikuskizun Hoberenari Saria jasotzen.