2018 “Isildutako Ahotsak” Gerra osteko emakumeak eszenaratzen ditu

 Donostiako Udalak Oroimen Historikoaren Eguna antolatu zuen irailaren 13an. Hain zuzen ere, 1936ko irailaren 13an Donostian tropa frankistek hiria bere gain hartu zuten eta askatasun demokratiko guztiak zapaldu zituzten eguna delako. Egun hori gogoan izan nahian, Udalak herritarrei eta instituzioei zuzendutako hainbat ekitaldi antolatu zituen, memoria historikoa berreskuratzeko xedez. Ekitaldi horietako bat, Agurtzane Intxaurragak zuzendutako “Isildutako ahotsak” ekimen artistikoa izan zen. Ikuskizunak emakumeak jartzen ditu eszenan. Gerra ostean zigor bikoitza jaso zuten eta "Isildutako ahotsak" izan ziren haienak.

FITXA ARTISTIKOA

AKTOREAK: Miren Gojenola, Sandra Fernández Agirre, Nerea Elizalde

MUSIKARIA: Maite Arrroitajauregi

DANTZARIA: Zuriñe Benavente

ARTISTA BISUALA: Beatriz Churruca

KANTUEN LETRAK: Uxue Alberdi

JANTZITEGIA eta ATREZZOA: Xabi Mujika

ARGIEN DISEINUA: Xabier Lozano

EKOIZPENA: Asun Etxeberria, Beatriz Churruca

ZUZENDARITZA ETA GIDOIA: Agurtzane Intxaurraga