Olatu Talka

Agurtzane Intxaurraga, datorren MAIATZAK 25ean (20.00tan), Zuloaga Plazan ospatuko den 2018ko OLATU TALKA inugurazioaren zuzendari artistikoa da.

Olatu Talka jaialdiaren programa aurrerapena apirilaren 10ean aurkeztu da eta hainbat aldarrikapen sozial izango dira jaialdiaren ardatz (irudia prentsaurrekoa da, Jon Insausti, Jon Aizpurua, Agurtzane Intxaurraga eta Alicia Fernández de Piérola partaideak izan dituena).

Jatorri anitzeko pertsonek osatzen dute gure hiria eta aurten Olatu Talkaren inaugurazio ekitaldian bertan aniztasun hori izango dugu gogoan. Hain zuzen, Saharaz hegoaldeko Afrika izango du ardatz eta keinu egingo dio bertatik gurera etortzen diren herritarrei eta hona iristeko dituzten gorabeherei. Eragile ugarik parte hartuko dute bertan:

* Musika Donato Goienetxe konposatzaileak egin du musika.
* Borja Ariasek moldaketak egin ditu.
* Easo Jazz Orkestra.
* Francisco Escudero Kontserbatorioko Perkusio taldea.
* Musika eta Dantza eskolako abesbatza eta dantza taldeak.
* Nosa Marshal eta Olana Liss musikariak.
* Xabier Mujikak egin du jantzien diseinua.

http://www.olatutalka.eus/eu/agenda/32-irekiera-ekitaldia?ide=70794