Oroimen Historikoaren Eguna antolatu du Donostiako Udalak irailaren 13rako

Donostiako Udalak Oroimen Historikoaren Eguna antolatu du irailaren 13an. Hain zuzen ere, 1936ko irailaren 13an Donostian tropa frankistek hiria bere gain hartu zuten eta askatasun demokratiko guztiak zapaldu zituzten eguna delako. Egun hori gogoan izan nahian, Udalak herritarrei eta instituzioei zuzendutako hainbat ekitaldi antolatu ditu, memoria historikoa berreskuratzeko xedez. Ekitaldi horietako bat, Agurtzane Intxaurragak zuzendutako “Ilunpetik argitara” ekimen artistikoa izango da, arratsaldeko 19:30tan Udaletxeko Batzar Aretoan. Gerran ume zirenak, nerabe gerra ostean, eta gerraren arrastoak desagertzerako, gazte. Ez dute gerra izan zenik ahaztu zahartzaroan. Eta hala ere, bizitzaz kontatzeko eskatuta azkar heltzen diote hariari: ikasi egin zuten, eta lana, lan asko egin zuten haien omenez.

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna