TXARRIBODA Garnacha de Haro Antzerki Jaialdian

Txarriboda Garnacha de Haro antzerki jaialdian izango da abenduaren 2an. Topaketa entzutetsu honetan parte hartzeko 89 antzezlan aurkeztu ziren eta sei konpainiaren lanak aukeratu zituzten epaimahaikideek, HIKArena tartean.

Hala, bosgarren aldiz izango da antzerki konpainia jaialdi honetan. Izan ere, aurretik “Seda” (2005, Muntaia Eszeniko Onena. Zuzendari Onena); “Aitarekin bidaian” (2010, Ikusleen Saria Ikuskizun Onenari. Epaileen Aipamen Berezia); “Hitzak” (2013, Aktore Onenaren Saria Itziar Ituño eta Errepartoko Aktore Onenaren Saria Agurtzane Intxaurraga), eta “Gau Arabiarra” (2015, Muntaia Eszeniko Onena) ikuskizunekin egon da.